lunes, 3 de octubre de 2011

Egipto-k Palestina babestuko du Israel-en “seriotasun falta” dela eta

Egipto-ko barne ministro den Mohamed Amro-k adierazi du bere
herriak Palestina babestuko duela NBEn eginiko eskaeran. Izan ere,

bere hitzen arabera, Israel “akordio batera iristeko seriotasun falta”

erakusten ari da.

                                                              Iturria: Elheraldo.com
                            Atzoko bilerako argazkia

Adierazpen hauek Cairo-n eginiko bilera batean egin ditu
Mohamed Amro ministroak. Bertan, Saeb  Erakat negoziatzaile eta
Rian Mansur NBEko enbaxadore palestinarrekin elkartu da.

Egiptiar diplomaziako buruak adierazi duenez, Egipto-k ondo
ulertzen du Palestina eta Israel-en arteko gatazka eta palestinarrei
babesa emateko prest agertu da. Bere iritziz, Palestina da bi
estatuen arteko bakea lortzeko aurrerapausoak ematen ari den
bakarra. “Israel seriotasun falta erakusten ari da. Dirudienez, ez du
bi estatuen gatazka konpontzeko behin-behineko akordioan sinetsi
nahi” esan du Mohamed Amro-k.

Mahmud Abbas Palestina-ko presidenteak, irailaren 23an aurkeztu
zuen NBEn aurrean, Palestina eskubide osoko estatutzat onartua
izateko eskaera. Eskaera honek aurrera egin dezan, Segurtasun
Kontseiluko hamabost kidetik, bederatziren  babesa behar du
Palestinak. Horretarako, AEBk, duten beto eskubidea ez erabiltzea

No hay comentarios:

Publicar un comentario