Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilua gaur hasiko da Palestina kide osotzat onartzeko eskaera aztertzen. Pasa den ostiralean aurkeztu zuen eskaera Abbasek NBEko kide guztien aurrean. Bertan, Palestinak kide izateko "eskubide osoa" duela aldarrikatu zuen Abbasek.
Palestinaren eskaera aurrera ateratzeko Segurtasun Kontseiluaren hamabost kideetatik bederatziren baiezkoa behar dute palestinarrek, eta horrez gain AEBak, Erresuma Batuak, Frantziak, Txinak eta Errusiak betorako duten eskubidea ez erabiltzea. Hala ere, Obamak jada adierazi du AEBak betorako eskubide hori baliatuko duela.
Momentuz, 191 kidetik 122 herrialdek onartu dute Palestinaren eskakizuna.
Gaiarekin loturiko albiste gehiago hemen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario