Mahmud Abbas, Palestinako lehen ministroak, NBEaren aurrean egingo duen eskaera aurkeztu du. Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) buruak Irailaren 23an aurkeztuko duen adierazpenaren xehetasunak azaldu ditu Ramalako (Cisjordania) gobernuaren egoitza nagusian.
Bertan azaldu duenez, Palestina eskubide osoko estatutzat onartzeko eskaera luzatuko dio NBEari, bere hitzetan, nahiak "aurrera aterako diren itxaropenarekin". Horretarako, 1967an zehaztutako mugak hartuko dira oinarri eta herrialdea Cisjordania, Gaza eta Ekialdeko Jerusalenek osatuko lukete.
Lehenik NBEko estatu guztien aurrean aurkeztuko du eskaera Abbas-ek, eta jarraian, Ban Ki-moon idazkari nagusiak Segurtasun Kontseilura eramango du adierazpena. Kontseilua osatzen duten estatuek, Txinak, Estatu Batuek eta Errusiak besteak beste, hartu beharko dute azken erabakia.
Palestinako lehen ministroak aipatu du eskakizunak "eskubide legitimo" bati erantzuten diola eta onartuz gero "justizia egingo dela palestinarrek 63 urteko okupazioa jasan ondoren".
Bestalde, Benjamin Netanyahu Israelgo presidenteak Palestinaren eskaerarekiko desadostasuna adierazi du eta "negoziaketen bidearen" garrantzia azpimarratu.
Informazio gehigarria:
No hay comentarios:
Publicar un comentario