jueves, 6 de octubre de 2011

Steve Jobs hil da, Apple konpainiaren sortzailea

Macintosh-arekin informatikaren mundua goitik-behera aldatu zuen maisua, Steve Jobs (AEB 1955), atzo  hil zen 56 urte zituela. Pankreatako minbizia zuen 2004az geroztik, eta bi aldiz enpresaren zuzendaritza utzi behar izan ostea, pasa den abuztuan behin-betiko atera zen bertatik. Zuzendari berria Tim Cook da orain.


Jobs-ek 1976an sortu zuen Apple enpresa, informatikaren mundua herritarrei hurbiltzeko asmoz. Beranduago, 1984an Macintosh, PC-aren lehiakide nagusia, sortu zuen, eta azken urteetan IPod, IPhone, IPad eta antzeko produktu iralutzaileeak kaleratu ditu Applek.

                                                                                            Iturria: Elpais.com                                                                                            
                                                                      Steve Jobs eta bere enpresaren logoa

Azken berrikuntza atzo bertan aurkeztu zen IPhone4s, eta horrekin batera enpresaren akzioek behera egin bazuten, Jobs-en heriotzaren ostean, tendentzia horrek indar gehiago hartu du.


ElPais.com-ek orrialde bat jarri du martxan heriotzaren ondorengo erreakzioak biltzen dituena. Lainformacion.com-ek ere tarte berezia eskaini dio Jobs maisuari.


Lander Arretxea

No hay comentarios:

Publicar un comentario