domingo, 2 de octubre de 2011

700 pertsona atxilotu ditu New York-eko poliziak Brooklyn-go zubia okupatzeagatik

New York-eko poliziak 700 pertsona atxilotu zituen atzo Wall Street-en aurka sortu den suminduen mugimenduak antolatutako protesta ekitaldian, Brooklyn-go zubian.


Krisi ekonomikoaren "eragile eta erantzuleen aurka" protestatzen dutenen bilgune bilakatu den Zuccoti Park-etik hasi zen manifestazioa, eta poliziak zubi mitikoan barneratzea ahalbideratu bazuen ere, ekitaldian parte hartu zutenetako batzuk autoentzako bidean barneratu zirenean, atxiloketen bitartez erantzun zuen.


Atxilotutakoak zaintzapean egon ondoren eta auzirako zitazioa jaso ondoren, aske utzi zituen poliziak. Hainbat lekukoren hitzetan, indar polizialen erantzuna "kaotikoa" izan zen eta manifestariek ihes egiten saiatu zirela ikusita, esku-lotu eta 3 furgoneta handitan sartu zituzten.


1.500 pertsonek hartu zuten parte "Wall Street Okupatu" mugimenduaren parte izan zen manifestazioan. Mugimenduak bi aste daramatza ekitaldi desberdinak antolatzen.


"Occupy Wall Street"-en orrialde ofiziala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario