viernes, 28 de octubre de 2011

NATOk bukaera emango dio Libiako ekintza militarrari

NBEko Segurtasun Kontseiluaren hitzetan, hurrengo astelehenetik (urriak 31) aurrera Libiako ekintza militarrari bukaera emango zaio. Duela 7 hilabete hasi zen operazioa Gadafi-ren jarraitzaileek bertako herritarrei egindako erasoak zirela medio. 






Kontseiluko 15 kideek aho batez hartu dute erabakia eta jarduera militarrarekin amaitzea gain, petrolio konpania eta kutxei eragiten zieten hainbat "izozte" altxatzea adostu dute. Anders Fogh Rasmussen bozeramailearen hitzetan, Libian gauzatatutako lana "bikaina" izan da, Libiako herritarren segurtasuna bermatu baitu.


Erabakiak lotura handia du Gadafi-ren heriotzarekin. Pasa den astean hil zuten, bere jaiotze herrian, Surt-en.


Lander Arretxea

No hay comentarios:

Publicar un comentario