Lehen ministro italiarra akordio batera iritsi da bere Gobernuko kidearekin, Liga Norte (LN). Erreforma ekonomikoen inguruko akordio hau, Italiak bihar eraman beharko du Bruselasen ospatuko den goi-bilerara. Berlusconiren alderdiko –Askatasunaren Herria (PDL)- idazkari politikoa den AngelinoAlfanok akordioa Europaren eskaerei “erantzuteko erabakiarekin” lortu dela adierazi du . “Gaur erakutsi da bi alderdiek baieztatutako estabilitatea eta erreformek iraupena dutela” esan zuen Alfanok RAI telebista kateko saio batean.
PDL alderdiaren idazkari politikoak gaineratu zuen gobernatzen duten gehiengoak aurrera jarraitzeko asmoa duela, nahiz eta ez zuen xehetasunik eman akordioaren inguruan. “Gure Gobernuak parlamentuan gehiengoa du eta hau erabakiak hartzeko prest da” adierazi zuen Berlusconik bere ondorengo posibletzat duen Alfanok.
Hala ere, Liga Norte alderdiak adierazi du Gobernuan “krisi” bat egon litekeela . Liga Norte alderdiko liderrak –Umberto Bossi- azaldu du Berlusconiren inguran: “orain krisi bat gerta liteke”, eta “egoera larria” da. “Negoziatu dezaket, baina 67 urterarte ez. Ezin ditut bere lekuan dauden pentsioak ikutu, ez 67 urterarte eraman alemanak pozteko”, horrelaxe adierazi zuen Bossik, ondorengo orduetan Berlusconirekin batzeko asmorik ez duela gaineratuz, egingo dizkieten promosamenei itxarongo diela esanez.
“La Repubblica” egunkariak dioenez, PDL alderdian hainbat erabaki ari dira pentsatzen. Batetik, hauteskundeak aurreratzea, eta bestetik Letta eta Renato Schifani buru diren gobernu berri bat eratzea.
Myriam Aramburu
No hay comentarios:
Publicar un comentario