jueves, 20 de octubre de 2011

Muamar Gadafi hil egin da



40 urtez Libiako diktadore izan den Muamar Gadafi hil egin da Trantsiziorako Kontseilu Nazionaleko errebeldeek jakinarazi dutenez. Diktadorea ezkutatua zegoen zulo batean, Surt hirian.
NATOren hegazkin eraso batek zauriturik utzi du Gadafi, eta hortik gutxira, hil egin da buruan eta bi hanketan zituen zauriak zirela eta. 
 
“Ez egin tiro, ez egin tiro!” izan omen dira Gadafiren azken hitzak.  Errebelde libioen ustez, diktadorea ihes egiten saiatu zen konboi militar batean Gadafiren eskuetan zeuden azken lurrak CNT (Consejo Nacional de Transición) libiarrek hartu ondoren. Konboi militarrak NATOren erasoak jaso ditu, eta bertan koronela zauritua izan da. Gadafi, Surt hiriko 2.en zonako etxebizitza bateko zulo batean izkutatu da. Ustez, zulora jetsi zirenean diktadorea atxilotzera, tiroketa bat izan da errebelde eta koronelaren guardia pertsonalaren artean. Tiroketa horretan, Gadafi zauritua izan da, eta ondoren, zituen zaurien ondorioz hil egin da. Orain, zulo horren gainean arabiarrez esaldi hau dago idatzia: “Hemen izkutatzen zen Gadafi, arratoia. Alá handia da”

Hala ere, oraingoz, NATOk zein AEBtako Estatuko Departamentuak ez dute baieztatu Muamar Gadafiren heriotza. Al Yazira telebista kateak bideo bat emititu du, eta bertan, Gadafiren gorputza dena azaltzen dela diote, odoleztatuta.

Informazio gehiago:

Myriam Aramburu

No hay comentarios:

Publicar un comentario