lunes, 26 de septiembre de 2011

Burua moztuta aurkitu dute Mexikoko kazetari bat

Mexikoko poliziak, kazetari mexikar baten gorpua aurkitu dute. Maria Elizabeth Macias, Primera Hora de Nuevo Laredo egunkariko erredaktore burua zen. 39 urteko emakumearen gorpua, burua moztuta aurkitu dute. Kriminalek mezu bat utzi dute, eta bertan, Maria Elizabeth Macias hil dutela jakinarazi dute. Arrazoiari dagokionez, sare sozialetan kriminalak salatzeagatik izan dela adierazi dute.


Tamaulipas estatuko (Estatu Batuekin muga egiten duen estatua) fiskaltza nagusiak bidalitako komunikatu batean adierazi zuen Maria Elizabeth Macias-en gorpua Nuevo Laredoko auzo batean bilatu zutela.
Emakumearen gorpua Cristobal Colon monumentuaren ondoan bilatu zuten. Hankak eta enborra zelai batean botata zeuden, eta burua aldiz, loreontzi baten gainean. Buruaren inguruan, ordenagailuko teklatu bat, arratoia, kableak, audífono eta bozgorailuak zeuden.
Fiskaltzaren arabera, kriminalek mezu bat utzi zuten adierazten, Macías-ek sare sozialak erabiltzen zituela talde kriminal bat salatzeko.


Informazio gehiago hemen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario