miércoles, 21 de septiembre de 2011

Mexikoko poliziak 35 gorpu aurkitu ditu Veracruz-en

35 pertsonen gorpuak Veracruz-eko merkatu komertzial handienetako baten alboan aurkitu ditu bertako poliziak. Datuen arabera, 23 gizon eta 12 emakumeren gorpuak bi furgonetatan sartuta zeuden. 




Horietariko asko, erdi biluzik eta tortura arrasto "argiekin" aurkitu dituzte. Reynaldo Escobar Veracruz-eko fiskal nagusiaren hitzetan identifikatu dituzten gorpu guztiak narkotrafikoarekin loturiko delituak dituzte haien baitan.


Geroago Escobar-ek aipatu duenez hilotzekin batera manta bat aurkitu dute "Los Zetas" taldea eta bere laguntzaileak mehatxatzen dituena. Dirudienez beraz, hildakoak "Los Zetas" taldeko kideak dira eta hiltzaileak aldiz aurkako taldekoak, hau da, "Golfo"-koak. Hala ere, bere hitzetan, oraindik ikerketa sakonagoa egin beharra dago ezer baieztatu aurretik.


Veracruz, Mexiko hegoaldean, produktu narkotikoen salerosketan diharduten bi talde organizatu hauen arteko gatazkaren erdigune izan da azken urteetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario