martes, 29 de noviembre de 2011

Michael Jackson-en mediku ohiak lau urteko espetxe zigorra jasoko du

Conrad Murray, Michael Jackson-en mediku ohiari lau urteko espetxe zigorra ezarri dio Michael Pastor epaileak nahigabeko hilketa egotzita. 


Epailearen hitzetan, Michael Jackson ez zen kasu puntual bateko akatsarengatik hil, Murray-ek "intentzio txarrarekin" rezetatutako anestesia gogor baten (Propofol) kontsumoarengatik baizik.






Medikuaren defentsak abeslariak sustantzia horrekiko menpekotasuna zuela eta bere kontura kontsumitzen zuela adierazi nahi izan badu ere, hori frogatzeko erabilitako bideoak, epailea haserrarazi du. Bere hitzetan, pazientearen konfiantzarekin jolasteaz gain, ahultasun momentuak aprobetxatu zituen Murray-ek bere erantzukizuna ezabatzeko saiakeran.


Hala adierazi dute hainbat hedabide amerikarrek: NY Times , Washington Post


Lander Arretxea

No hay comentarios:

Publicar un comentario