miércoles, 30 de noviembre de 2011

Bi futbolari ohiri homenaldia egin die, eta hauek borrokan hasi dira

Futbol kanadiarreko ligak hamaiketako bat antolatu zuen 73 urteko bi gizonentzat. Joe Kapp, British Columbia Lions taldeko quarterback-a izan zen, eta Angelo Mosca Hamilton TigerCats taldeko “lineman”-a. 




Bere garaietan aurkariak izan ziren lehiaketan, baina Ligako antolatzaileek pentsatuko zuten biak gonbidatzean, aspaldiko lehia alde batera utziko zutela, baina ez zen horrela izan.
Bi jokalariak eszenatokian zeuden, eta aurkezleak grazia egin zuen Kapp-i eskatuz Mosca-ri lore bat emateko “bake moduan”.Moska-k ez zuen onartu “oparia” eta orduan, Kapp-ek zaplazteko txiki bat eman zion. Orduan, Mosca-k, bastoiarekin eman zion. 
Kapp-ek bere intentzio onak alde batera utzi eta borroka hasi zen. Antolatzaileek banandu egin zituzen, baina hala ere Mosca lurrean gelditu zen, bere aurkariak eraginda. 

Elkarrenganako gorrotoak ia mende erdia du. 1963an, kanadiar txapelketako kanporaketa jolasten ari zirela. Mosca-k, Kapp-en taldeko bat K.O utzi baizuen. 

Myriam Aranburu

No hay comentarios:

Publicar un comentario