martes, 29 de noviembre de 2011

American Airlines-ek porrot egin du

American Airlines airelinea estatubatuarrak gaur eskatu dute babesa porrot egin dutelako. Albiste honek beren akzioetan beherakada larria eragin du. Konpainiak adierazi duenez, beren airelineak beti bezala funtzionatzen jarraituko dute. 

 


AMR matrizeak porrot eskaera adierazi zuten beren operazioak berriz antolatzeko, eta beren konpetibitatea hobetzeko. Eskaeran, konpainia justifikatu da erabaki honen norakoak “kostuen estruktura bat lortu eta zor konpetitiboagoa lortzeko” eta “akzionisten interesa hobetzeko” adieraziz. American Airlines-ek bermatu du beren airelineak –American Airlines eta American Eagle- normaltasun osoz arituko direla. 


Erabakia lotua doa AMR eta American Airlines-en zuzendaritza aldaketarekin. Thomas W.Horton-ek Gerard Arpey-en lekua hartu du. “hau oso erabaki zaila izan da, baina gure airelineak konpetitiboagoak, eraginkorragoak eta finantzari dagokionean, indartsuagoak izango dira”, adierazi du Thomas W.Horton-ek. 

Iturria: Twitter
Myriam Aranburu

No hay comentarios:

Publicar un comentario