martes, 22 de noviembre de 2011

Europar Batasunak Greziari konpromezuak idatzita eskatu dizkio Papademos-i

Europar Batasunak zein Nazioarteko Diru Funtsak, Greziaren gobernu berriari eskatu diote beren konpromezuak beteko dituztenaren ziurtasuna idazteko. Baina oraingoz behintzat, ez dago adostasunik alderdien artean.
Bruselan egon zen Papademos atzo, eta bertan Europar Batzordeko buruarekin -José Manuel Durão Barroso- eta Europar Kontseiluko buruarekin -Herman Van Rompuy-rekin batu zen. 

 
Hizketaldiaren ondoren, Greziako lehen ministroak baieztatu zuen idatziz azalduko zituztela, baina hala ere, konpromezu hori adierazteko modua alderdien liderren araberakoa izango dela ere adierazi zuen Papademos-ek.
Oposizioko alderdi nagusiemeko presidenteak, Antonis Samaras-ek, atzo gutun bat bidali zion Partido Popular Europeo alderdiko presidente den Wilfried Martens-i. Bertan, “lehen ministroari alde egiteko konpromezua” agertzen zen, baina ez zen inolako aipamenik egiten idatziz egingo zen edo ez. 
Myriam Aramburu

No hay comentarios:

Publicar un comentario