martes, 22 de noviembre de 2011

Danielle Mitterrand hil da Parisen

Danielle Mitterrand, Frantziako presidente ohia izandako François Mitterrand-en alarguna, gaur goizaldean zendu da Parisko Georges Pompidou ospitalean.
Iturria: Cope.es

France Press-ek adierazi duenez, anemia bat zela eta, ostiraletik zeraman ospitalean François Mitterrand lider historikoaren alargunak. Aste honetan 87 urte betetzekoa zen.

Danielle-ren irudia bere gizonarenarekin lotua egoten zen beti. François Mitterrand izan ere, Frantziako estatu buru izan zen 1981etik 1995erarte. 1944an ezkonduak, politikari bideratu zioten euren bizitza.

Danielle Mitterrand-ek, “France Libertés”, erakundea sortu zuen besteak beste, 1986an. Honek, pentsamendu kritikoa, giza eskubideak eta aldaketa sozialaren balioak defendatzen zituelarik.
Honela adierazi dute albistea honako hedabideek:
Jurgi Arruti Agirre

No hay comentarios:

Publicar un comentario