martes, 22 de noviembre de 2011

Egiptoko gobernuak dimisioa aurkeztu du hiru egunetako protestak direla eta

33 hildako utzi dituzten hiru egunetako protesta masiboen ostean, dimisioa aurkeztu dio Egiptoko gobernuak Junta militarrari, eta honek onartu egin du. Kairoko Tahrir plazan 50.000 pertsona bildu ziren atzo, poliziaren eta indar militarren errepresioa eta indarkeriak zaurituak eta hildakoak eragin dituen arren.

Junta Militarrak du orain estatuaren agintea, hauteskundeen bidez trantsiziorako gobernua finkatzen den artean. Mubarak-en alderdiko askok epaiketa prozesuan jarraitzen duten arren, hautagai bezala aurkeztuko direla iragarri dute, eta honek sutan jarri ditu Egiptoko herritarrak.



Mubarak-ek gobernua utzi zuenetik, Tantatui bere kide ohiak gidatu du estatua, eta herritarrek salatzen dutenez, teknikariez osatutako gobernu probisionala indar militarraren eskura dagoen tresna da soilik. Hori dela eta ez dira datozen egunetan liskar gehiago baztertzen.


Lander Arretxea

No hay comentarios:

Publicar un comentario