domingo, 4 de diciembre de 2011

Latinoamerikako estatuak batasunaren alde krisiari aurre egiteko

Korronte politiko desberdinetakoak izanagatik, Latinoamerika eta Karibeko estatuburu guztiak larunbatean bildu ziren Karakas-en krisiari aurre egiteko hartu beharreko neurriak adosteko. Helburu nagusia "egitura ekonomiko propio eta komuna sortzea" eta honela Europa eta Estatu Batuetako krisiak izan dezakeen oihartzuna murriztea izan da. Bilera honen ondorio izan da CELAC , estatu horien arteko batasuna irudikatzen duen taldea.

Hugo Chavez-ek estatu lationamerikarren batasunak Estatu Batuekiko menpekotasunaren kontra egiteko bidea izan behar duela adierazi du, baita CELAC izeneko organismo berri honek aurretik martxan dagoen "Estatu Amerikarren Antolakuntza" ordezkatu behar duela ere.



Rafael Korrea ekuadorreko lehen ministroak bestalde, giza-eskubideen defentsarako tresnak ere martxan jartzeko proposamena luzatu zuen, egun Estatu Batuetan baita gaiok jorratzeko egoitza bakarrak.

Informazio  sakonagoa:






Lander Arretxea

No hay comentarios:

Publicar un comentario