sábado, 1 de octubre de 2011

Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak baztertu egin du Sirian parte-hartze militarra izateko aukera

IAIE-ren (Ipar Atlantikokoko Itunaren Erakundea) buru den Anders Fogh Rasmussen-ek adierazi duenez aliantzak ez du "ez Siriara ez ekialde hurbileko beste lurraldeetara" ekintza militarrik bideratzeko asmorik. Sirian Bashar Al Mashad-ek zuzendutako gobernuak "errepresio gogorra" gauzatzen duela onartu badu ere, dionenez egoerak ez du  Libian gertatutakoarekin zer ikusirik. Izan ere, Gadafiren erregimenari aurre egiterakoan ez bezala, oraingoan ez dute "NBEaren ez beste estatu arabarrien babesik".






Rasmussenek gaineratu du aurreko ekintza militarrak (Kosovon, Afganistanen eta Libian) aliatu guztien adostasunarekin egin zutela aurrera, eta egoera hori errepikatu ezean, ez dela inolako parte hartzerik gauzatuko.


Pasa den hilabetean NBEak aditzera eman zuenez, 2700 zibil hil ditu Siriako gobernuak otsailean lehengo protestak hasi geroztik. Horrez gain,  datu ofizialak falta diren arren, Yemengo gobernu-buru den Ali Abdalá Saleh-ek ere indarrez erantzun ditu gobernutik kanpo ikusi nahi dutenen kexak eta mugimenduak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario