sábado, 1 de octubre de 2011

AEBek Al Qaeda-ko buru bat hil dute Yemen-en

Gaur goizean jakinarazi du Yemen-go gobernuak, Anuar El
Aulaki, Al Qaeda-ko kidearen heriotza. Yemen-goa jatorriz,
Estatu Batuetan bizi zen, eta AEBn aurka behin baino gehiagotan
eraso ahaleginak egitea egotzi zaio.
                                                                                      Iturria: abc.com
                                          Anuar El Aulaki, Al Qaeda-ko buruzagia penintsula Arabikoan.

CIAko hegazkin telegidatu baten bitartez lortu dute penintsula
Arabikoko Al Qaeda-ren liderra hiltzea. Washington-ek “AEBen
 etsai handiena” bezala zeukan Anuar El Aulaki.  
Barack Obama-k baieztatu egin du berria eta gehitu du, Anuar
El Aulaki-ren heriotza “une gogoangarri bat” dela Al Qaeda-rekin
behin betiko amaitzeko. “Yemendar askoren heriotzaren errudun
ere bada Al Qaeda. Euren gorroto ideologia, mundu osoko
musulman moderatuek ezeztatu dute, eta argi dago, banda armatua
gero eta ahulagoa dela”, adierazi du AEBtako presidenteak.
Honela adierazi du berria New York Times egunkari amerikarrak:

No hay comentarios:

Publicar un comentario