Diktadorearekin batera lurperatu dituzte, bere seme Mutassim eta defentsa ministro ohia zen Abu Bakr Yunes
Gaur, goizeko bostetan lurperatu dute Muamar Gadafi-ren gorpua,
Libiako desertuan dagoen toki ezkutu batean. Bere ondoan lurperatu
dituzte Muamar Gadafi-ren seme den Mutassim Gadafi eta Abu
Bakr Yunes, Libiako defentsa ministro ohia.
Trantsizioko Kontseilu Nazionala (CNT) izan da gorpua ezkutuan
lurperatzea erabaki duena. Hilobia, izan ere, gotorleku edota
santuari bat bilaka zitekeela uste baitzuten.
Saltoki-gunean ikusgai
Muamar Gadafi eta beste bien gorpuak, Misrata hiriko saltoki-gune
batean egon dira lau egunez hozkailu batean sartuta,
publikoarentzat ikusgai. Gertaera honek, milaka pertsona erakarri
zituen, merkatal-gunera.
Iturria: CadenaSer.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario