lunes, 24 de octubre de 2011

Ekinbus-a Leioako kanpusean izan da astebetez

Urriaren 15tik 20ra bitartean Leioako Kanpusean izan da Ekinbus-a. Punk itxuran oinarritutako autobus honen helburua ikasleak erakartzea da, bertan, ekintzaileen inguruko informazioa eman eta ikasleen artean enpresa propioa sortzeko nahia zabaltzeko.


Autobusarekin batera, Elektrotuna Orkesta-ren musika ere izan da fakultateetan barrena, bertakoen arreta bereganatzeko saiakeran.






Ekimen hauetan, ikasleek modu aktiboan parte hartzeko aukera izan dute informazioa eskatuz, iritziak plazaratuz eta Facebook-ean argazkiak gehituz. Kamisetak eta tabletak ere zozketatu dituzte bertara gerturatutakoen artean.


Ekinbus-ek Bizkaian eman dio hasiera bere bideari, eta Donostiatik igaro ostean, Araban izango du amaiera.


Lander Arretxea

No hay comentarios:

Publicar un comentario