AEBek ez dute ETA talde terroristen zerrendatik kenduko
Atzo Etxe Zuriak eskainitako prentsa-aurrekoan azaldu zenez AEB-ek ez dute ETA talde terroristen zerrendatik ezabatuko, komunikatuaren seriotasuna aztertu arte. Izan ere, Mark Toner bozeramailearen hitzetan oraindik ez dira gai adierazpenaren benetakotasuna eta intentzioa modu egokian baloratzeko.
Horrez gain, Toner-ek Espainiak terrorismoarekin bukatzeko egindako lana goraipatu zuen, eta etorkizunean ere AEB-en babes osoa jasoko duela azpimarratu. ETA-ren indarkeriaren amaierak New York Times-en paperezko edizioaren lehen orria hartu du eta BBC telebista kateak ere aipamen berezia egin du.
Lander Arretxea
No hay comentarios:
Publicar un comentario