Reebok markak bere bi produktuetan egin duen publizitateagatik 18 milioi euro (25 milioi dolar) ordaindu beharko ditu. EasyTone eta RunTone zapatilen publizitateak, hankak eta ipurmasaila %28an indartzen zutela ziurtatzen zuen marka internazionalak. Kargu hauek AEB-eko Merkataritza Komisio Federalak aurkeztu zituen. Bere hitzetan, “ordu asko pasa genituen hobekuntzak aztertzen, arrakastarik gabe”.
Isunaren dirua kontsumitzaileei itzuliko zaie. Estatubatuetako arautzaileak debekatu egin dio multinazionalari erreklamazioren bat agertzeari, ez bada izaten ikerketa zientzifiko batek babestua.
2009an hasi zen Reebok produktu hauek merkatura ateratzen. Hainbat iragarkik baieztatzen zuten, zapatila hauen erabilerarekin ipurmasailetako tinkotasuna %28an igotzen zela, eta iskiotibialetan %11. Kalera atera zirenetik, kontsumitzaile asko kexatu ziren zapatilen propietateen inguruan.
Bere momentuan, The New York Times egunkariak zalantzan jarri zituen hanka eta ipurmasailak irmotzen zituzten zapatilen propietateak. Reebokek ziurtatu du, 15.000 ordu baino gehiago pasa zituzten erabiltzaileek, baieztatzen zutela hobekuntza. Bestalde, komisioak ezin izan ditu frogatu hobekuntza hauek.
Reebok-ek bere aldetik, akordioa onartu egin du “borroka judizial batean sartzea ekiditeko”. Baina akordio bat egin arren, horrek ez duela esan nahi “ados” daudenik Komisioaren konklusioekin. “Milaka erosleek erantzun baikor bat izan dute gure produktuekin, eta gure garapenaren konpromisuarekin jarraitzen dugu”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario