Epailearen ustez, bikoteak “berekoi” jokatu du, umearen etorkizunari begiratu barik
Gizonak 70 urte ditu eta emakumeak 58, biak Turin-ekoak dira. Momentu honetan hamabost hilabete dituen umea, 2010eko maiatzaren 26an jaio zen, atzerrian, in vitro ernalkuntza baten bitartez.
Kasua aztertzen ari den juezak, burugabekeriatzat hartu du bikote italiar honen ekintza. Adierazi du, ez diotela umearen etorkizunari begiratu, baizik eta beren nahi nartzisista asetzea baino ez dutela izan helburu. Turin-eko adin txikikoen tribunal bat ere bikotearen erabakiaren aurka agertu da, edozein adinetan umea izatea ez dela zilegi alegatuz.
Defentsak berriz, sententzia aurreiritzietan oinarritzen dela azpimarratu du, eta gehitu, bikotea adinekoa izatea ez dela heziketa txarraren sinonimo. La reppublica egunkari italiarra (joera progresistaduna) ere, sententziaren kontra agertu da. Honen arabera, bikotearen “erru bakarra”, gizarte honetako eredu multikulturaletik kanpo jokatzea izan da.

Luigi eta Gabriella Deambrosis-ek, guraso onak direla eta beren alaba bueltatzeko aldarrikatu dute La Stampa egunkarira bidalitako bideo batean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario