domingo, 18 de septiembre de 2011

Obamak oso aberatsek zerga berri bat ordaindu dezaten nahi du

  
Zerga berri bat jarriko du Obamak. Baina ez da denentzako zerga izango, urtean milioi bat dolar baina gehiago irabazten dutenentzako izango da soilik. Honela, oso aberatsek behintzat, erdi mailako jendeak ordaintzen dutena bezainbeste ordaintzea nahi da lortu.
Proposamen berri honen izena “Buffett-en araua” izango da. Izena, multimillonarioa den Warren E. Buffett-engatik izango da, berak salatu baitu oso aberatsek proportzio txikiagoa ordaintzen dutela beren diru sarrerengatik erdi mailako jendeak baino. Izan ere, inbertsioen onurei zerga ezartzen zaie, baina hauen zergak txikiagoak izaten dira soldatarenak baino.

New York Times-ek dioenez, presio politikoa egiteko tresna bezala balioko du, errepublikanoek ondasun handienen jabe direnei zerga berriak ezartzea onar dezaten.
Praktikan beraz, mekanismo honen helburua, tasen inguruan aberatsei jarritako murrizketak ez luzatzea izango da. Murrizketa hauek, George W. Bush-ek onartu zituen, baina hauen epea 2012ko urtarrilean amaitzen da. Honek  bilioi bat dolar inguru gehituko lizkioke Estatu Batuen zerga bilketari, horrela  defizit-aren murrizketan lagunduko lukeelarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario