Gutxienez 66 hildako eta ehunka zauritu eragin zituen atzo, India ipar-ekialdean eta Nepalen izandako lurrikara batek.
Nepaleko barne ministro den Sudhir Kumar Shah-k adierazi duenez, Richter eskalan 6,8 gradu izatera heldu zen lurrikara Nepalen, eta gutxienez zazpi hildako eragin zituen.
Indian ondorio latzagoak ondorioztatu ditu lurrikarak. Sikkim eskualdea izan da kaltetuena. Bertan, 23 pertsona hil dira, eta ehunka zauritu.
Iturria: bbc.com
D. Anandan, Sikkim eskualdeko goi-funtzionarioak, esan du eskualdea “kontrolpean” dagoela, Ipar-ekialdea izan ezik. “Badira oraindik hondakinen artean harrapaturik daudenak ere. Erreskate operazioa martxan dago eta New Delhitik laguntza-taldeak bidaltzen ari gara”, aitortu du D.Anandan-ek.
Indiako iturri ofizialek adierazi dutenez, sei hildako gehiago jazo dira Bengalan ( ipar-ekialdean ), eta beste bi Bihar-en ( iparraldean ).
Hau horrela, Indiako lehen ministro den manmohan Singh-ek, laguntza ekonomikoa hitzeman die, lurrikaragatik kaltetuak izan diren guztiei.
Iturria: mapsofindia.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario