jueves, 29 de septiembre de 2011

Israelen preso dauden milaka palestinarrek gose greba hasi dute

2.500 preso palestinar inguruk hasi zuten atzo gose greba. Palestinako presoen elkarteko presidenteak adierazi duenez, greba hasi duten preso gehienak, desertuko Neguev eta Ashkelon kartzeletan daude. Kartzeletako egoera hobetu, eta jasaten duten isolamendua salatzea da gose greba honen helburua. Palestinako presoen elkarteko presidenteak adierazi duenez, greba, asteazken, ostegun eta ostiral guztietarako dago deitua.


Jateari uko egiteaz gain; presoen uniformea janzteari, deiak jasotzeari eta zentroko ordutegiak  eta espetxeko langileek emandako aginduak jarraitzeari ere, uko egin diete.

Palestinako Adameer gobernuz kanpoko erakundeak, presoen eskubideak defendatu ditu eta aditzera eman du “desobedientziaren kanpaina” baten hasiera izango dela, “Israelgo espetxeetako zerbitzuaren zigortzeko neurrien igoerari aurre egiteko”.

Hala ere, Israelgo Kartzela Zerbitzuak informazioa ez dela egia adierazi du. Bertako bozeramailea den Sivan Weitzman-ek adierazi duenez, “85 preso bakarrik daude gose greban”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario