3 pertsona hil eta beste 54 zauritu -hauen artean batzuk larriak- izan dira Reno-n (Nebada, AEB) hegazkin batek eszenatoki bat jotzean. Eszenatokia ehundaka pertsonez betea zegoen, Izan ere, lasterketa-hegazkinen arteko lehiaketa bat ospatzen ari zen.
Hegazkinen lasterketen presidentea den Mike Houghton-ek adierazi du istripuan hegazkina pilotatzen zuen 74 urteko gizona hil dela. Pilotuaren hegazkina, Mustang p-51 bat zen, Bigarren Mundu Gerrakoa. Borrokarako hegazkin honek eszenatokia jotzean, pilotuaz gain, eszenatokian zeuden bi pertsona hil dira.
Presidentearen hitzetan, istripua jazo zen momentuan, 7.500 pertsona zeuden ikuskizuna ikusten. Hildakoak oraingoz 3 diren arren, gehiago izan litezkeela adierazi dute lehiaketako arduradunek. Gainera, 54 zauritu horietatik batzuk larri daude, eta inguruko ospitaletan ari dira arreta jasotzen. Istripuaren zergatia oraindik garbi ez dakiten arren, eragile nagusia arazo teknikoak izan daitezkela adierazi dute komunikabideek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario