lunes, 26 de septiembre de 2011

Ia ehun hildako eragin ditu eurite batek Indian

Ia ehun pertsona hil dira Indian eurite eta uholde jasak direla eta. Iturri ofizialek adierazi dutenez, bi milioira igo liteke kaltetuen zifra.
                                                                                                             Iturria: orissadiary.com

Egoerarik larriena India ipar ekialdean bizi dute, Orissa-ko eskualdean. Bertan, 60 pertsona hil dira momentuz eta bederatzi desagertu. Eskualdeko komisari den P.K. Mohapata-k aiderazi duenez, 2,1 milioi pertsonatik gora kaltetu daude.
Orissa-ko segurtasun gorpuak lanean dabiltza eta erreskate taldeak bidaltzen ari dira zonalde ukituenetara. 121.000 pertsona ebakuatu dira jada, boteekin edota poliziaren laguntzaz, baina oraindik pertsona asko dira katigatuta daudenak.
P.T. Mohapata-k adierazi du autoritateak ez direla uholdeak sor ditzaken gaixotasunen ( kolera, malaria edota diarrea ) beldur, talde medikoak zonalde kaltetuetara desplazatuta baitaude.
 
434 pertsona hil dira Indian azken hiruhilekoan uholde edota euriteak direla eta.
                                                                                                 Iturria: orissatourism.org
    Kolore gorriz, Orissa eskualdea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario