lunes, 26 de septiembre de 2011

Alderdi sozialistak gehiengo absolutua lortu du Frantziako senatuan


Le parti socialiste-k irabazi zituen atzo Frantziako senaturako hauteskundeak. Alderdi progresistaren garaipen hau “ezusteko” bezala kalifikatu dute askok, izan ere, 1958 tik, eskuinak gobernatu izan du Frantziako ganbaran.
                                                                                         
                                          Frantziako alderdi sozialistako kideak garaipena ospatzen
Hauteskunde partzial hauek 44 departamentutan bozkatu ziren, eta 71.890 hautesle handik ( diputatu, alkate edota kontzejalak ) eman zuten botoa. Frantziako alderdi sozialistak 23 senatari behar zituen goi ganbaran gehiengo absolutua lortzeko, eta halaxe lortu zituen, 175 eserlekurekin. Honelaxe definitu zuen egoera PS-ko presidente den  Jean-Pierre Bel-ek: “ Egun historikoa da gaurkoa. V. Errepublikaren historian lehen aldiz, aldaketa jazoko da senatuan. Gure garaipena eskuinarentzako afrontua da, aldaketa abian da”.


Sarkozy-ren alderdi den UMP( Union per un mouvement populaire)-ri dagokionez, atzera pausoa izan zen atzoko bozketa, lehengo urtekoarekin alderatuz, bi eserleku gutxiago lortu baititu; 169 hain zuzen.


Honela ilustratu zuen berria Le Monde egunkariak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario