lunes, 26 de septiembre de 2011

Grezian albistegi bat eten du gazte talde batek

Ikasle talde batek igandean Greziako albistegia eten zuen. Gaueko bederazietan (Espainiar penintsulan gaueko zortziak ), albistegiaren hasieran, 50 pertsona inguruk gainditu zituzten segurtasun kontrolak eta telebista publikoaren (NET) eraikinean sartu ziren. 

Gobernuko bozeramailea den Elias Mossialos-en hitzak jaso zituen France Presse agentziak: “Katea okupatua izan da”.
Ikasleek kateko aurkezleari exijitu zioten adierazpen bat irakur zezan. Bertan, unibertsitateen legeari eta gobernuaren politikari muzin egiten zioten, Ekathimerini egunkariak sareko edizioan ageri zuenez. Kateko errespontsableak ez zuten onartu gazteen eskaria, eta emisioa segituan moztu zuten. 

Bitartean, Atenas erdian, parlamentuaren aurrean, poliziak negarra eragiteko gasak erabili zituen ehundaka manifestarien aurka. Hauek kalera irten ziren Gobernuaren ekonomia politikaren aurka azalduz. Izan ere, Gobernuak hainbat murrizketa neurri hartu behar izan ditu estatuaren egoera hobetu dadin. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario