martes, 13 de septiembre de 2011

7 pertsona hil dira Buenos Airesen tren eta autobus baten arteko istripuan

Tren bat eta autobus baten arteko talka izan da Argentinan. Bertan, 7 hildako eta 162 zauritu izan dira. Goizeko lehen orduan jazo da istripua Buenos Airesgo Flores tren geltokiaren sarreran. Gustavo Gago, Buenos Airesgo Trenak enpresaren bozeramailearen hitzetan, autobusak segurtasun-hesiak gainditu ditu eta horrek eragin du istripua. Hala ere, azaldu duenez, geltokiko "bideo-kamerek bildutakoa ezagutu arte" itxaron beharra dago zergaitia baieztatzeko.

Suhiltzaileek oraindik lanean dihardute zaurituak hondakinen artetik arteratzeko saiakeran. Kalte gehien jasan dituztenak inguruko ospitaletara eraman dituzte, eta horien artean, zazpi egoera larrian daude. Istripuak Buenos Aires inguruko hiriekin lotzen duen tren zerbitzua geldiarazi du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario