Mostrando entradas con la etiqueta gatazka. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gatazka. Mostrar todas las entradas

jueves, 3 de noviembre de 2011

Bi palestinar hildako israeldarren eraso batean Gaza-n

Bi palestinar hilda aurkitu zituzten israelen eraso bat zela medio. Lekuko hedabideek adierazi dutenez,  Jan Yunes herrian izan zen erasoa Gaza-ko mugaren ekialdean. 
Bertako lekukoek eta Naser ospitaleko hedabideek esan dutenez, hildakoak Comités Populares de laResidencia taldeko kideak ziren. 
Lekukoek adierazi zutenez, israelgo airezko indarreko hegazkin batetik izan zen erasoa. Israelgo ejerzitoak bere aldetik, komunikatu batean adierazi zuten, erasotu egin zutela, baina eraso hau terroristen talde batena izan zela. Talde terrorista honek Al-Kasam-eri erasotu ziotela esan dute, eta Al-Kasam-ek, Israelen kontra erasotzen zuela. 
Goizeko ordu txikitan gutxienez 4 suziri jaurti zituzten Gaza-tik, Israelera. Hauek, hainbat lekutan erori ziren, baina bertako irrati baten adierazpenek ez zutela kalterik sortu esan zuten.
Azken bi palestinar hauen heriotzarekin, 12ra igotzen da Gaza-n hil direnen kopurua. 
Myriam Aramburu

lunes, 26 de septiembre de 2011

Segurtasun Kontseilua gaur hasiko da Abbasek Palestina estatutzat onartzeko eginiko eskaera aztertzen


Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilua gaur hasiko da  Palestina kide osotzat onartzeko eskaera aztertzen. Pasa den ostiralean aurkeztu zuen  eskaera Abbasek NBEko kide guztien aurrean. Bertan, Palestinak kide izateko "eskubide osoa" duela aldarrikatu zuen Abbasek.
Palestinaren eskaera aurrera ateratzeko Segurtasun Kontseiluaren hamabost kideetatik bederatziren baiezkoa behar dute palestinarrek, eta horrez gain AEBak, Erresuma Batuak, Frantziak, Txinak eta Errusiak betorako duten eskubidea ez erabiltzea. Hala ere, Obamak jada adierazi du AEBak betorako eskubide hori baliatuko duela.
Momentuz, 191 kidetik 122 herrialdek onartu dute Palestinaren eskakizuna.
Gaiarekin loturiko albiste gehiago hemen.