Mostrando entradas con la etiqueta Abbas. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Abbas. Mostrar todas las entradas

lunes, 31 de octubre de 2011

Palestina UNESCOko kidetzat onartu dute

AEBk aurka agertu dira ETA Unescori 60 milioi dolarreko laguntza kenduko diote
Unescok bere elkarteko kide gisa onartu du PAN Palestinako Aginte Nazionala. Hego Amerikako herrialde batzuk alde azaldu dira gaur, Parisen egindako batzarrean, eta kontra AEB, Alemania edota Kanada. Erresuma Batua, Japonia, Kolonbia eta Mexiko abstenitu egin dira. Modu honetan UNESCOko 195.kide bilakatu da Palestina.
AEBk esan bezala, erabakiaren aurka agertu dira, eta 60 milioi dolarreko diru-laguntza ez ematea erabaki dute. Israel ere erabakiaren aurka agertu da.
Iturria: elpais.com
Mahmud Abbas, Palestinako presidenteak, Palestina eskubide osoko estatutzat onar zezaten eskatu zion ONUri. Erantzunaren zain daude oraindik.

Honela ulertu dute gertakizuna ondorengo iturriek:
Jurgi Arruti Agirre

lunes, 26 de septiembre de 2011

Segurtasun Kontseilua gaur hasiko da Abbasek Palestina estatutzat onartzeko eginiko eskaera aztertzen


Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilua gaur hasiko da  Palestina kide osotzat onartzeko eskaera aztertzen. Pasa den ostiralean aurkeztu zuen  eskaera Abbasek NBEko kide guztien aurrean. Bertan, Palestinak kide izateko "eskubide osoa" duela aldarrikatu zuen Abbasek.
Palestinaren eskaera aurrera ateratzeko Segurtasun Kontseiluaren hamabost kideetatik bederatziren baiezkoa behar dute palestinarrek, eta horrez gain AEBak, Erresuma Batuak, Frantziak, Txinak eta Errusiak betorako duten eskubidea ez erabiltzea. Hala ere, Obamak jada adierazi du AEBak betorako eskubide hori baliatuko duela.
Momentuz, 191 kidetik 122 herrialdek onartu dute Palestinaren eskakizuna.
Gaiarekin loturiko albiste gehiago hemen.

viernes, 16 de septiembre de 2011

Abbasek Palestina eskubide osoko estatutzat onartu dezan eskatuko dio NBEari

Mahmud Abbas, Palestinako lehen ministroak, NBEaren aurrean egingo duen eskaera aurkeztu du. Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) buruak  Irailaren 23an aurkeztuko duen adierazpenaren xehetasunak azaldu ditu Ramalako (Cisjordania) gobernuaren egoitza nagusian.














Bertan azaldu duenez, Palestina eskubide osoko estatutzat onartzeko eskaera luzatuko dio NBEari, bere hitzetan,  nahiak "aurrera aterako diren itxaropenarekin". Horretarako, 1967an zehaztutako mugak hartuko dira oinarri eta herrialdea Cisjordania, Gaza eta Ekialdeko Jerusalenek osatuko lukete.

Lehenik NBEko estatu guztien aurrean aurkeztuko du eskaera Abbas-ek, eta jarraian, Ban Ki-moon idazkari nagusiak Segurtasun Kontseilura eramango du adierazpena. Kontseilua osatzen duten estatuek, Txinak, Estatu Batuek eta Errusiak besteak beste, hartu beharko dute azken erabakia.

Palestinako lehen ministroak aipatu du eskakizunak "eskubide legitimo" bati erantzuten diola eta onartuz gero "justizia egingo dela palestinarrek 63 urteko okupazioa jasan ondoren".

Bestalde, Benjamin Netanyahu Israelgo presidenteak Palestinaren eskaerarekiko desadostasuna adierazi du eta "negoziaketen bidearen" garrantzia azpimarratu.

Informazio gehigarria: