lunes, 10 de octubre de 2011

Somaliako piratek italiar ontzi bat bahitu dute Indiar Ozeanoan

Adnkronos agentzia italiarrak adierazi duenez, indiar ozeanoan zebilen ontzi italiar bat bahitu dute gaur Somaliako piratek. Ontzia, Vietnam-era zihoan hondakin kargamentu batekin, eta bertan,  23 pertsona zeuden. Iturri ofizialen arabera, goizeko zazpiak aldera jazo da bahiketa.

                                                                              Iturria: lainformacion.com
                                          Bahitu duten ontzi italiarraren irudia

Barkuko komandantearen esanetan, bost pertsonaz osaturiko txalupa batek egin die eraso. “Hamar ordu daramatzagu beraiekin hitz egin nahian, baina piratak isilik jarraitzen dute” aitortu du komandanteak.

NATOk eta Italiako kanpo ministerioak erreskate txalupa bat abiarazi dute Somaliako kostan, arazoarekin lehen bai lehen amaitzeko.
                                                                                    Iturria: noticias24.com


Mapa hau 2009koa den arren, International Maritime Bureau-k adierazi  duenez, urteko lehen sei hilekoan 266 eraso pirata jazo dira Somaliako kostan.
 
Honela adierazi du berria Elpaís.com-ek:

Jurgi Arruti Agirre

No hay comentarios:

Publicar un comentario