Christopher A. Sims eta Thomas J. Sargent estatubatuarrei emango diete Ekonomiaren Nobel saria. “Makroekonomiaren arrazoi eta eraginen inguruan egindako ikerketengatik” emango zaie saria, Suediako Zientzien Errege Akademiak adierazi duenez.
Christopher A. Sims eta Thomas J. Sargent
Makroekonomiaren arrazoi eta eragin hauen artean; Barne Produktu Gordina (BPG), inflazioa, lanpostuak eta inbertsioak daude. Suediako Akademiak egindako komunikatua baieztatzen du “politikak eragina du ekonomian, baina ekonomiak ere eragina du politikan”.
Thomas J. Sargent Nueva York-eko unibertsitateko irakaslea da, eta Christopher A. Sims Princeton-eko Unibertsitateko klaustroan dago. Saria, milioi bat euro ingurukoa da (10 milioi Suediako moneta ofizialean).
Informazio gehiago: hemen
Myriam Aranburu
No hay comentarios:
Publicar un comentario