domingo, 11 de diciembre de 2011

Indiako ospitale bateko suteak 89 hildako eragin ditu

Kalkutako ospitale batean izan da sutea, eta gutxienez, 89 hildako eragin ditu. India ekialdeko AMRI ospitale honetan sutea guztiz larria izan da, ospitaleak ez baizituen beharrezko infraestrukturak sute kasurako.

Bertako iturriek, AMRI ospitalean 89 hildako izan direla adierazi dute, hauetatik 78 gaixoak.
Hildako gehienak erreta hil diren arren, gehienak asfixiagatik hil dira. Eragin gehiena izan dutenak zainketa berezian zeudenak izan dira, The Times Of India egunkariak azaldu duenez.


Aditu batzuk esan dute eraikinak kristalezko aurrealdea duenez, kea eta gasak ez zuela inongo lekurik kanpora irteteko, eta beraz, eraikinaren barruan gelditu zela.

NDTV indiako katearen arabera, Bengala Exekutiboko zuzendariak adierazi du “barkaezina” dela gertatutakoa, eta honen arduradunek “ahalik eta zigor gogorrena” izaten dezatenaren nahia adierazi du. Arduradunei jada bere lanpostua kendu zaie.

Myriam Aranburu

No hay comentarios:

Publicar un comentario