viernes, 9 de diciembre de 2011

Equitalia enpresako zuzendari nagusia zauritu du bonba batek

Italiako Equitalia enpresa publikoak gutun bat jaso zuen atzo. Enpresa publiko hau, zergak jasotzeaz arduratzen da.  Equitalia enpresara postaz bidalitako bonba batek lagun bat zauritu du gaur eguerdian Erroman. Zauritua, enpresako zuzendari nagusi den Marco Cuccagna-ri da. Hau, fardela irekitzen ai zela zauritu da. 

Leherketaren ondorioz, hatz bat galdu, eta begi bat ere kaltetua du. 
Nahiz eta polizia ikertzen ari den gertatutakoa, fiskalaren alboko Pietro Saviotti-k bere adierazpenetan “atentatu terrorista” dela esan du. 

Duela egun batzuk, Josef Ackermann Deutsche Bank konpainiako zuzendariak gutun bat jaso zuen, eta honek ere, bolbora zuen bere barnean. Eraso honen egile bezala aitortu ziren, Federazio Anarkiko Informal izeneko taldea, bere gain hartuz erasoa. 


 Myriam Aranburu

No hay comentarios:

Publicar un comentario