viernes, 9 de diciembre de 2011

Bihar sinatuko du Kroaziak Europar Batasunerako sarrera

Bihar, goizeko 8:30etan sinatuko du Kroaziak Europar Batasunera sartzea baimenduko lioken ituna. Modu honetan, herrialde balkanikoa 2013ko uztailaren 1ean bilakatuko litzateke Europar Batasuneko kide. Jadrana Kossor, Kroaziako lehen ministroak behatzaile gisa hartuko du parte bileran.

Iturria: theworldwideobserver.blogspot.com

2005ean hasi zituzten negoziazioak eta ekainean bukatu ziren. Hilaren 1ean, Europako Parlamentua Kroaziaren sarreraren alde agertu zen, Batasuna handitzea "egonkortasuna eta oparotasuna" bermatzeko bide dela adieraziz. Hala ere, kide bihurtzeko eguna iritsi bitartean, barne erreformekin jarraitu beharko du Kroaziako gobernuak, bereziki justiziari dagokion alorrean. Kroaziako gobernuak adierazi du erreferenduma egingo duela datorren urteko lehendabiziko hilabeteetan.

Honela diote ondoko hedabideek:

Jurgi Arruti Agirre


No hay comentarios:

Publicar un comentario