martes, 8 de noviembre de 2011

Israelek 50.000 etxebizitza eraikitzeko asmoa du Jerusalem Ekialdean

Israelgo Gobernuak Jerusalem Ekialdean 50.000 etxebizitza eraikitzeko asmoa du. Horixe azaldu da Maariv egunkarian. Netanyahuk –Israelgo Lehen Ministroak- datozen koloniak nahi ditu, "etorkizunean Israelen subiranotasuna izango dutela bermatzeko modurik onena delako".

Txosten bat egin dute Israelen, Nir Barakat alkatearen aginduz. Honek, Jerusalem-en guztira 60.000 etxebizitzatik gora eraikitzea du buruan, hauetatik gehienak, Jerusalem ekialdean izanik. Jerusalemgo alkatearen ustez, “ez dago nahikoa etxebizitza Jesuralemen”. 

Txosten horretan agertzen dena zera da, 50.000 etxebizitzetatik 20.200 onartuta daudela. Bidean daude besteak, eta guztiak Jerusalem Ekialdean eraikiko dira. Etxea erosteko baldintzetan, israeldar nazionalitatea edo judua den edozein herritarrek eros dezakela etxea dago. Hala ere, giza eskubideen elkarteek salatu dute, baldintza hauek betetzen ez dituztenek eragozpen handiak izango dituztela etxea erosterako orduan. 
Myriam Aramburu

No hay comentarios:

Publicar un comentario