Josetxu Rodríguez, Deia.com-eko arduraduna Leioako Campusean
izan zen aurreko astean, Urriaren 11n. Bertan, ziber-komunikabideei
buruzko hitzaldia eskaini zien Kazetaritzako bigarren mailako
Josetxu Rodríguez-en esanetan, ziber-komunikabideak “interakzioan
eta berehalakotasunean” oinarritzen dira. “Web orrietan dena
sartzen da, baina ezer ez da nahikoa. Hau horrela, zehatza eta
zuzena izan behar du kazetariak; noiz hasi eta noiz amaitu erabaki
behar du”, adierazi zuen Deia.com-eko arduradun nagusiak.
Honetaz gain, egunkari inprimatuen eta ziber-egunkarien arteko
ezberdintasunak eta bakoitzaren berezitasunak ere izan zituen
mintzagai Josetxu Rodríguez-ek.
Jurgi Arruti Agirre
No hay comentarios:
Publicar un comentario