lunes, 31 de octubre de 2011

AEBtan elurte batek 9 hildako eta 3 milioi pertsona argi gabe utzi ditu

AEBtako Ipar-ekialdean elur-ekaitz batek bederatzi hildako utzi ditu. Tokiko autoritate batzuk adierazi zutenez, Massachusetts-eko estatuan hil zen lehenengo pertsona. Gizona, elektrokutatuta hil zen elurraren indarrak botatako kable batzuk zapalduta. Bigarren hildakoa Connecticut-en izan zen. Trafiko istripu batean hil zen, eguraldi txarraren ondorioz. Pensilvanian izan zen hirugarren heriotza, 84 urteko gizon baten etxean arbola bat erortzean. 

Bertako hedabideek adierazi zutenez, elur-ekaitz honek 3 milioi persona inguru utzi ditu elektrizitate gabe. Nueva Jersey-eko gobernadore den Chris Christie-k adierazi duenez, larrialdi egoera deklaratu du eguraldi txarragatik. 

Elurteak atzerapenak eragin zituen inguruko aireportuetan, 6 orduetako atzerapenak zein ehundaka hegaldi bertan behera utziz. Nueva York, Boston eta Washington lotzen dituen trenbideen zerbitzua ere kaltetua izan zen, atzerapenez gain, hainbat zerbitzu bertan behera gelditu ziren.  
Nueva Jersey eta Massachusetts-eko auzo batzuetan elurrak ia 73 zentimetro neurtu ditu. Nueva York hirian, Central Park parkean marka guztiak hautsi ziren 3 zentimetroko elurra erregistratzean; urrian inoiz ez zen horrenbeste elur izan.  

Zerbitzu meteorologikoek adierazi dutenez, azken 135 urteetan hiru aldiz bakarrik izan da elurte nagusi bat Nueva York-en, hauetatik nagusiena 1925ean izanik. 


Myriam Aramburu Aldasoro

No hay comentarios:

Publicar un comentario