Liskarra, Siriako Homs hirian izan da, bertan, oposizioarekin bat
egiten dutenek eta gobernuaren aldeko tropek hartu dute parte.
Siriako oposizioak jakinarazi du, gutxienez 31 direla bi alderdien
arteko borrokan hil diren pertsonak. Hildako horietatik, hamazazpi
dira soldaduak eta hamalau zibilak.
Iturria: denunciando.com
Erregimena, isilik
Bestalde, Sana-k, Siriako estatuko berrien agentziak, dio ez dela bi
taldeen artean heriotzarik edota zauriturik jazo. Berri agentzia honek
adierazitakoa ordea, ezin izan da konfirmatu.
Jurgi Arruti Agirre
No hay comentarios:
Publicar un comentario