Mostrando entradas con la etiqueta suedia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta suedia. Mostrar todas las entradas

viernes, 9 de diciembre de 2011

Erresuma Batuak ez du Europar Batasunean sartu nahi

23 herrialdek osatuko dute oraingoz Europar Batasun berria. Horien artean egongo ez direnenetatik Erresuma Batua da bat. David Cameron lehen ministroak izan ere, ez du begi onez ikusten Europaren esku hartzea Erresuma Batuan. “Subiranotasun fiskala ez galtzea” jo du Cameron-ek berebizikotzat, eta orain arte bezala, Europar Batasunetik at gelditzea erabaki du.

Iturria:abc.net
Irudian, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa eta Angela Merkel Alemaniako kantzillerra.

Honetaz gain, Hungariak ere “interes falta” agertu du eta erakunde europarraren parte ez izatea erabaki dute. Suediak eta Txekiar Errepublikak bestalde, euren legebiltzarretan edo gobernu koalizioa osatzen duten alderdiekin kontsulta egin behar dutela argudiatu dute.

Honela adierazi dute gertakizuna ondoko webguneek:


Jurgi Arruti Agirre

lunes, 10 de octubre de 2011

Ekonomiaren Nobel saria Christopher Sims eta Thomas Sargent-entzat izango da

Christopher A. Sims eta Thomas J. Sargent estatubatuarrei emango diete Ekonomiaren Nobel saria. “Makroekonomiaren arrazoi eta eraginen inguruan egindako ikerketengatik” emango zaie saria, Suediako Zientzien Errege Akademiak adierazi duenez. 

                                    Christopher A. Sims eta Thomas J. Sargent

Makroekonomiaren arrazoi eta eragin hauen artean; Barne Produktu Gordina (BPG), inflazioa, lanpostuak eta inbertsioak daude. Suediako Akademiak egindako komunikatua baieztatzen du “politikak eragina du ekonomian, baina ekonomiak ere eragina du politikan”.

Thomas J. Sargent Nueva York-eko unibertsitateko irakaslea da, eta Christopher A. Sims Princeton-eko Unibertsitateko klaustroan dago. Saria, milioi bat euro ingurukoa da (10 milioi Suediako moneta ofizialean).


Informazio gehiago: hemen

                          Myriam Aranburu