Mostrando entradas con la etiqueta ETA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ETA. Mostrar todas las entradas

viernes, 21 de octubre de 2011

AEBek ez dute ETA talde terroristen zerrendatik kenduko

Atzo Etxe Zuriak eskainitako prentsa-aurrekoan azaldu zenez AEB-ek ez dute ETA talde terroristen zerrendatik ezabatuko, komunikatuaren seriotasuna aztertu arte. Izan ere, Mark Toner bozeramailearen hitzetan oraindik ez dira gai adierazpenaren benetakotasuna eta intentzioa modu egokian baloratzeko. 






Horrez gain, Toner-ek Espainiak terrorismoarekin bukatzeko egindako lana goraipatu zuen, eta etorkizunean ere AEB-en babes osoa jasoko duela azpimarratu. ETA-ren indarkeriaren amaierak New York Times-en paperezko edizioaren lehen orria hartu du eta BBC telebista kateak ere aipamen berezia egin du.


Lander Arretxea

jueves, 20 de octubre de 2011

ETAk borroka armatuarekin amaitu du

Berria eta Gara-ra bidalitako bideo-adierazpen baten bidez adierazi du ETAk “jarduera armatuarekin behin-betiko” amaiera. Erakunde armatuak, modu honetan, baiezkoa eman dio Donostiako Nazioarteko Konferentziako eskaerari, izan ere, bertan "adostutako ebazpenak, gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa du". 
ETAk amaiera eman dio, horrela, 43 urteko ekintza armatuari.
Demokraziaren eta zuzenbide estatuaren garaipena 
Pérez Rubalcaba-k , Mariano Rajoy-k eta Rodríguez Zapatero-k demokrazia eta zuzenbide estatuaren garaipentzat hartu dute ETAren behin-behineko adierazpena. Hauen ustez, terrorismoaren biktimak gogoan hartzeko momentua da hau, ez eta ETAz gogoratzeko.
Honela azaldu dute berria nazio zein nazioarteko egunkariek:

Jurgi Arruti Agirre

lunes, 17 de octubre de 2011

Kofi Annan eta Gerry Adams izan dira Donostiako Bake Konferentziaren buru

Gaur, eguerdiko ordubietan hasi da Donostiako bake konferentzia.
Bilketa Aieteko jauregian ari da ospatzen. Bertan izan dira Koffi
Annan, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi ohia eta Gerry
Adams, Sinn Fein-eko burua.
   Iturria: noticiasdegipuzkoa.com

Irudian, Kofi Annan eta Paul Rios, Lokarri-ko burua, Aiete-ko jauregi atarian.

Bake konferentziaren helburua terrorismoarekin amaitzea da, euskal
gatazkari konpobidea ematea. Martin Garitano, Gipuzkoako
diputatu nagusia eta Karlos Eizagirre Donostiko alkatea ere, bertan
izan dira, mundu osoko hainbat aholkularirekin batera. Arratsaldeko
bostetan amaituko da bilera, eta orduan egingo dituzte balorazioak.

Jurgi Arruti Agirre